XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erregeak ziona egia zan edo ez epaitzeko Aitasantuak eratutako epaimaiak, egiazkotzat euki zituan erregearen arrazoiak, eta epaiketa orren araura, baliorik-gabekotzat erabaki zuan Aitasantuak ezkontza ura, eta iare gelditu ziran Erregea eta Erregiña.
Erregea Itali`rako gudu-ibillaldia gertutzeko; Erregiña, donetasunerako bideari oso-osoan ekiteko.
Andre itxusia izango zan, bearbada, Jone Valoistarra; baiñan bazan benetan emakume ona eta zintzoa, otoizlari zugurra, eta karitate-egille eskuzabala.
Karitategintzarako sortu zituan ain zuzen Paula`ko Frantzisko Donearen laguntzarekin
Aurpegiz ez polita, baiña bai animaz ederra, aldareetan agurtzen dugu gaur Jone Valois Donea.
Koldobika XII`aren adiskide maite eta aolkulari nagusiarentzat ere bazeramakian Zesar`ek Aitasantuaren doai bereizi bat: kardenaltza: Amboise`ko Gorka`rentzat: Kardenaltza!.
Paris`en enbaxadari zegoala ezkondu zitzaigun Zesar, Albret edo Labrit`eko Karlote`rekin.
Naparroa`ko Printzesa zan Karlote.
Kataliñ Naparroa`ko Erregiñarekin ezkonduta zegoan Jon`en arreba.
Ez zuan Zesar`ek eztai-ondo luzeegirik izan.
Bereala sartu bait zan XII Koldobika Itali`ra gudaketan Benezi`rekin alkartuta.
Iru kardenal zekarzkian berekin Erregeak: Gorka Amboise lenen ministroa, ordurako kardenal izatea utzi zuan zesar Borxa embaxadaria, eta oraindik kardenal eta laister Aitasantu izanen zan Juliano della Rovere, borxatarren etsai beroa.
Frantzi`tik irten-aurretik Valentinois`ko Duke egin zuan XII Koldobika Erregeak Zesar Borxa`tarra, Aitasantuaren naimen ona irabazteko.
Bein Itali`n, Fernando Katolikoarekin alkartu zan, bien artean Napoles`ko Jaurerria zatitzeko asmotan.
Ez zitzaion gaizki iruditu Alexander VI`ari zatiketa ori.
Koldobika`ren adiskidetasuna bere seme maite Zesar`entzat onugarria izango zala idurutzen zitzaiolako, bai noski; baiña baita ere, Itali`n baten ordez bi errege aundi sartzearekin, alkarrenganako bildurrak bien indarra aulduko zuala uste zualako ere, orrela Laterri italiarren askatasuna zerbait ziurrago-edo biurtuaz.
Berak bakarrik gaiñera,